0
ETAPA: DATUAK JASO
Klasean, irakaslearen azalpenak
entzun ondoren, taldeetan ipini gara bakoitzak gaiari eta egin beharrekoari
buruz duen ikuspuntua eta ideiak partekatu ahal izateko. Eginbeharra kartografia
bat da eta bertan, gaurkotasunean irakasle izatera iristeko zer nolako bidea
egiten dugun azaldu behar da, hau da, irakasle izateko nola ikasten dugun.
Biltzean hitz egin genuen lehendabiziko gauza zer forma emango genion geure kartografiari eztabaidatu genuen, eta, hasieran, geure ideia bideo bat egitea zen guztien kartografiak bertan sartuta baino irakaslearekin kontsultatuta eta guztion artean hobeto pentsatuta, ideia hori alde batera uztea hobe zela pentsatu genuen. Azkenean, guztiok bat etorri ginen, argazkiak erabiliko genuela ebidentzien errepresentazio gisa. Geure bizitzan zeinekin, zer gauzekin… ikasi dugun pentsatu dugu eta zenbait ideia aipatu ditugu ( geuretzat garrantzia izan duten eta agian duten lekuak, pertsonekin harremanak, egunerokoan garrantzia duten gauzak… ). Nik, neure kartografian, hurrengo etapetan aipatuko dudan bezala, familian, lagunetan, nire herrian (batez ere oporretara joaten naizena), kirolean… oinarritu naiz.
Pertsonalki, datuen bilketa interesgarria iruditu zitzaidan, argazki asko baititut neure bizitzan zehar ateratakoak, aita argazki zalea baita, eta hauei begirada bat ematea noizbait asko gustatzen zait. Beraz, erosoa izanda errazagoa ere egin zitzaidan eta berehala, banituen 6-7 argazki mahi gainean.
1 ETAPA:
DATUAK ANALIZATU
Behin bakoitzak bere argazkiak eta “materialaren”
bilketa egina genuela, elkarrizketa bat mantendu genuen eta hauxe mugikorraren
bitartez grabatu genuen. Elkarrizketa hau burutu ahal izateko, irakasleak
galdera batzuk proposatu zizkigun, haiei erantzunez eztabaida eta ideien
partekatzea sortzeko. Hala ere geure taldean behintzat elkarrizketa libreagoa
izaten bukatu zuen eta puntu irekiago batzuetaz hitz egiten bukatu genuen,
adibidez: ea nondik ikasten dugun gehien geure bizitzan zehar, eskolan edo
familiarekin? Galdera honek eztabaida polita sortu zuen eta konklusio oso garrantzitsuak
atera genituen.
Ondoren aingerurekin bildu ginen eta konklusioez hitz egin genuen, bakoitzak pertsonalean nondik ikasi duen gehien bere bizitzan zehar eta zer ikuspegi duen eta gero oro har taldeak zer pentsatzen zuen ere laburtu genuen. Elkarrizketa hau ere mugikorraren bitartez grabatu genuen beste audio bat bezala.
Hona hemen audioaren linka: Ideien elkartrukea
2.ETAPA:
DATUAK ANTOLATU
Hauxe izan da antolaketaren emaitza:
3 ETAPA:
AURKIKUNTZAK AURKEZTU
2. Etapan
ikusi ahal izan duzuen bezala, fondo urdin argia erabili dut, izan ere, puntu
alai hori eman nahi izan diot neure kartografiari, argitasuna era berean
errepresentatuz. Gero, lau multzo nagusitan banatu dut: familia, lagunak,
kirola eta Galizia eta haien erdian neure argazki bat jarri dut, izan ere,
guzti horiek neure osagarriak dira gaur eguna naizena izateko. Hona hemen
bakoitzaren azalpen labur bat:
FAMILIA
Nire ustez, hau da faktore
garrantzitsuenetako bat, izan ere, familiatik ikasten ditugu balorerik
garrantzitsuenak, txikitatik garatzen ditugunak eta geure buruetan esperientzia
sortzen hasten direnak. Gainera, nire kasuan gurasoen, aitonen, osaben… parteko
maitasunak sentsazio espezial bat sentitzea egiten dit eta horrek bihurtzen du
faktore hain garrantzitsua, faktore nagusia hain zuzen.
LAGUNAK
Beste aldagai garrantzitsuenetako
bat lagunak dira, eguneroko bizitzan pisu handia dutenak eta familiak erakusten
ez dituen balore batzuk barneratzea ahalbidetzen duena (adiskidetasuna,
familiatik kanpo maitasuna eta konpromisoa. Neure kasuan egunerokoan eta
betikoak diren lagunez gain, udan joaten naizen herriko lagunei ere eskaini diet
hutsune bat neure kartografian, izan ere, gauza oso garrantzitsuak erakutsi
dizkidate (distantzian fideltasuna, maitasuna eta euskarria posible direla eta
nahiz eta urrun egon jendea ez dela ahazten adibidez) eta 2.go familia bat
bezala dira niretzat.
KIROLA
Kirolari ere eskaini diot lekua, adierazteko pisua izan duela neuretzat, izan ere, jendeak uste du kirola sinpleki konpetentzia kontua dela edo, baino hori ez da inolaz ere zuzena. Kirola askoz haratago doa, pertsonetan influentzia handia du eta asko erakusten du, pertsonalki balore asko xurgatu ditut honetatik eta eskertzeko asko daukat, ez soilik zoriontasun aldetik edo gustuko dudalako, baizik eta balore adierazgarriak bereganatu ditudalako honi esker; konpromisoa, esfortzua, konstantzia, lana, laguntasuna, burua ez jaistea esaterako.
ESKOLA
Honen inguruan eztabaida luzea eduki genuen audioa grabatzerakoan, eta bat egiten genuen esatean eskolak erakutsi erakusten duela baino pisu handiagoa duela familiak txikitatik transmititzen duena, edo lagunekin ikasten dena urteak pasa ahala, balio horiek garrantzitsuagoak direla bizitzan aurrera egiteko eta pertsona on bat izateko. Baita era ideia orokor bat zera izan zen, eskolan ikasten dena teorikoki ona dela baino praktika aldetik asko dagoela hobetzeko, izan ere, pentsatzen dut eta kasu honetan neure taldeak ere, praktikak izugarrizko garrantzia duela, eginez ikasten baita.
GAUR EGUN
Kartografiaren erdian gaur egun
neure bizitza zertan datzan laburtu dut bi irudirekin: magisteritzako
unibertsitate eskola (magisteritza ikasten ari bainaiz) eta nire laneko
kontratua (nire lehen lana, akademia batean ari naiz klaseak ematen). Gainera
inguruan jarri ditudan argazki guztiak gezi batekin bi argazki hauetara lotu
ditut, lehen aipatu bezala, hauek denak osatzen nautelako eta agur egun naizena
osatzen dutelako.
Kartografiatik kanpo utzi dudana ez du esan nahi garrantzitsua ez denik, baizik eta pisu gutziago eduki duela, baino aldi berean garrantzitsua da naizena izateko eta bereganatu dudana bereganatu ahal izateko (bidaiak esaterako).
Amaitzeko esan, neure irakasle perfila umeekin konektatzen duen irakasle baten perfila dela, pautak markatuta konfiantza ahalbidetuko duena, eta umeen mailan jarriko dena, ez irakasle bat besteen gainean dagoena. Gainera umearen ideien garapena eta bera gai izatea arazoei aurre egitea oso garrantzitsua iruditzen zait, haiei nolabait "kontrola emanik".
