Página nueva

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena


Nola egiten diozu aurre ikerketari?

Interes handiarekin, izan ere, ikerketaren presentazioaren ondoren argiago geratu zait honen nondik norakoa eta bakoitzak bere bizipenak azaltzeko eta irudikatzeko metodo oso egokia eta polita iruditzen zait. Kontuan hartu behar da guztion bizitza desberdina dela eta horrek ikerketa dibertigarriagoa bihurtuko du.

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Zeintzuk izan dira nire ibilbidea baldintzatu duten irizpide nagusiak?

Ados al nago hartutako erabakiekin?

Zeintzuk izan dira bizipen politenak?

Eta gehien markatu nautenak?

Zeintzuk izan daiotezke erronkak?

Gure bizipenak eta bizitzan zehar lortutako esperientziaren iturriak ondo enfokatuko dituen kartografia interesgarri eta polit bat sortzea.

Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Akademia batean egiten dut lan unibertsitatetik kanpo lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei klaseak ematen eta laguntzen, beraz, horrekin lortzen hari naizen esperientzia lagungarria izan daitekela uste dut.

Zer espero duzu ikastea?

Nire bzizipenak eta besteenak baloratzen ikastea eta batez ere honen balioa irakaskuntzan ikustea eta erabiltzen lortzea.

2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena