Página nueva

2016(e)ko abenduaren 25(a), igandea

PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAK

Lehengoan, edozein hiritarrek gaur egungo gizartean izan beharko lukeen prestakuntza teknologikoaz egon ginen hitz egiten, pertsona orok eduki beharko genuke batetik multialfabetizzioa eta, bestetik, hiritartasun digitala. Hona hemen taldean jorratutako Mapa Kontzeptuala:



2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

Nire taldeekideen kartografiak

           Hona hemen nire taldekideek egindako kartografien helbideak, gustuko izango dituzue!!

                      Anaren kartografia
                   
                      Ireneren kartografia

                      Dianaren kartografia

                      Axiren kartografia

DILAN: HAURRAK ROBOTAK DIRUDITE

         Hona hemen geure lan modularraren azken emaitza. Geure gaia tituluan ikus dezakezuen bezala haurrak robotak dirudite da, eta jorratu genuen dekalogoa eta baita maketa egin ere. Gure ustez gai oso egokia da eztavbaida publiko bat sortzeko eta pentsarazteko. 

          Espero dugu ondorengo bideoa gustatzea, taldean oso sentzazio onarekin geratu baikara eta kaleko jendearen erantzuna aparta izan baita.


IKT-ko mapa kontzeptuala

Hona hemen IKT-en integrazioa hezkuntzari buruzko mapa kontzeptuala. Entzunaldietan aukera izan genuen adituen informazioa jasotzeko eta honekin mapa kontzeptuala egiteko.

IKTak HEZKUNTZAN.jpg

Azalpenak entzuteko helbidea

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

TALDEKO BIDEO TUTORIALA

Hona hemen taldean egindako bideo tutoriala! Bertan THINGLINKen nola registratu eta nola erabili azaltzen dizuegu. Ikusi ez zarete damutuko! 


2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Euskal Herriko eskualdeak

Hona hemen gaurko informatikako klasean sortutako ariketaren helbidea:

https://drive.google.com/file/d/0B_CVaHJVazoHTF9Pa2FMdVhSUk0/view?usp=sharing


Nire taldekideen ariketak:


BESTEEN KARTOGRAFIAK

Talde bakoitzak bere taldekideetako baten kartografia aukeratu zuen eta gainerako taldeei azalduz joan zen bere kartografia puzzle teknikaren bidez. Hona hemen eginiko azalpenak:

NORAREN KARTOGRAFIA

ikusterakoan ate handi bat ikus dezakegu eta alboan bere irudia duen giltza batekin. Norak honekin bera dela bere bizitzaren giltza irudikatu nahi izan du, bera baita ze ate ireki eta ze ate ixten duen erabakitzen duena eta sentimenduak sentitzen dituena. Jendea ezagutzeko garaian, gehien afektibitatea eta elkarren artean maitatzea bilatzen du eta bere bizitzan itxi gabeko ateak direla uste du.
Honen barnean zenbait zutabe bereizi ditu: lagunak, musika, dantza, snow-a, bere mutila eta familia. Azken finean hauek bizitza aurrera eramateko gomendioak ematen dizkiotelako eta familia gainerakoak baino gorago jarri du, bere bizitzako sustraiak direla kontsideratzen baitu.


ARKAITZEN KARTOGRAFIA

ikusterakoan lehen ikusten duguna bere burua irudikatzen duen marrazkia da, eta honen inguruan, berari baloreak transmititu dizkioten gauza eta pertsonak. Bestalde kartografia morea da, berdintasunaren aldeko kolorea, bera identifikatzen duen ezaugarrietako bat baita.
Baloreak transmititutako gazen artean familia, saskibaloia, liburuak, sare-sozialak, lagunak eta telebista. Familiak balore asko transmititu dizkio eta errespetua hitza idatzi du, saskibaloiari dagokionez, Arkaitzentzako saskibaloian jolastu zuenez taldeak erakusten dizkizun baloreak jarri ditu, konfiantza eta adiskidetasuna. Ondoren, liburu batzuk aurki ditzazkegu, bera txikia zen garaietan liburuak irakurtzen baitzituen eta bere istorio propioak sortu hauek amaitzerakoan, hau dela eta, sormena eman diotela irudikatu nahi izan du. Bestalde, naturaltasuna sare sozialekin eta lagunekin lotu zuen, interneten bidez lagun asko egin baititu eta hauekin hitz egiteko garaian zaren bezalakoa eta eroso zaudelako. Azkenik, telebista intuizioarekin lotu du, berak bertsio originalean ikusten baititu telesail ezberdinak eta hitz bat ulertzen ez duenean bere kontestuan jarrita eta intuizioz hitzaren esanahia ulertzen duelako.



MIRENEN KARTOGRAFIA

Miren bere kartografia egiteko, kartulina beltz batez baliatu da fondo bezala, eta bertan, argazki asko txertatu ditu berak sortutako armiarma sare baten antzeko batean. Horrekin, egunero ikasten duela adierazi nahi du eta sare hori, beraz, handitzen doala, bere ikasketak eta ezagupenak egunerokoan handitu egiten direla. Toki guztietan ikasten du (batez ere interesa duenean): kaleko karteletan, interneten, naturari esker, ikus entzunezkoetatik (musika, zinema), lanean, liburuetan, museoan…Hori dela eta daude hainbeste argazki bere kartografian, bere ikasteko eremua oso zabala delako.

Bestetik, aipatzen du, ikasgelan soilik gauza basikoak bereganatu dituela eta praktikak eman diola etekin gehiago eta, hortaz, kanpoan uzteko asmoa zuela,baina, azkenean, behartuta ikusi da hau bertan sartzeko.

Kartografiaren erdian, berarentzat irudi garrantzitsuena jarri du eta bertatik gehien ikasi duenaren seinale da. Irudi horretan bere amaren eskuak agertzen dira, beraz, bere amarengandik asko ikasi duelaren seinale da hori. Horren inguruan beste guztiak jarri ditu:kartela, laneko kontratuak, liburuak… izan ere, lehen esan bezala, toki guztietatik ezagupena bereganatzen du.

miren.JPG



ANDERREN KARTOGRAFIA

Anderrek ere kartografia egiteko kartulina bat erabili du eta bertan ez ditu argazkiak erabili, berak egindako marrazkiak baizik. Hauek, bera den marrazkiaren burutik ateratzen den globo baten barruan sartu ditu. Bere aitonaren irudiari garrantzia handia eman dio izan ere, bere ezagupenenan oso garrantzitsua den elementu bat da, bere baserrian bizitzaren kontzeptu asko ikasten joan da eta hori ezin dela ezerrekin ordaindu dio. Beraz aitonaren irdia zutabearen papera hartzen du, oinarria.

Horrez gain, beste zenbait irudiz dago osatua kartografia:

-Hegazkina: Bere bizian zehar egin dituen bidaiak errepresentatzen ditu, eta horrek hizkuntzak ikastea eta horietan aberastea ekarri dio eta esperientzia bestetik noski.

-Google eta bere ikasteko mahaia: Hauek bere eskolako ikasketa eta gaur egungoa markatzen dute, asko lagundu izan baitiote eta gaur egun hala jarraitzen dute, bere ezagupenean asko lagundu diote (eskolako lanak, informazioa…).

-Telefonoa: Internetik ez duenean deitzeko erabili ohi du, lehen gehiago orain baino gehiago, eta horrek bere lagunekin harremanak zabaltzea erraztu dio.

-Kotxea: Bere afizo nagusienetakoa da, asko gustatzen zaizkio eta denbora eskeintzen die (kotxe berriak ezagutzen, katalogoak begiratzen…). Gainera, duela gutxi karneta atera zuen, berarentzat lorpen oso garrantzitsua.

-Gurpildun aulkia: Elementu honek asko markatu zuen txikitan, izan ere, gauzak aldatzen ez baziren, horrelako aulki batean gera zitekeen, baina, esfortzuarekin eta lanarekin, bere buruari esan zion bere kabuz egingo zituela gauzak eta ez zuela zertan gurpildun aulki baten beharra izango. Orduan, gorputza landu zuen, kirola eginaz eta gaur egun kapaza da aulkirik gabe gauzak egiteko.


2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

Kartografia, 1.tailerra


0 ETAPA: DATUAK JASO

  Klasean, irakaslearen azalpenak entzun ondoren, taldeetan ipini gara bakoitzak gaiari eta egin beharrekoari buruz duen ikuspuntua eta ideiak partekatu ahal izateko. Eginbeharra kartografia bat da eta bertan, gaurkotasunean irakasle izatera iristeko zer nolako bidea egiten dugun  azaldu behar da, hau da, irakasle izateko nola ikasten dugun.

      Biltzean hitz egin genuen lehendabiziko gauza zer forma emango genion geure kartografiari eztabaidatu genuen, eta, hasieran, geure ideia bideo bat egitea zen guztien kartografiak bertan sartuta baino irakaslearekin kontsultatuta eta guztion artean hobeto pentsatuta, ideia hori alde batera uztea hobe zela pentsatu genuen. Azkenean, guztiok bat etorri ginen, argazkiak erabiliko genuela ebidentzien errepresentazio gisa. Geure bizitzan zeinekin, zer gauzekin… ikasi dugun pentsatu dugu eta zenbait ideia aipatu ditugu ( geuretzat garrantzia izan duten eta agian duten lekuak, pertsonekin harremanak, egunerokoan garrantzia duten gauzak… ). Nik, neure kartografian, hurrengo etapetan aipatuko dudan bezala, familian, lagunetan, nire herrian (batez ere oporretara joaten naizena), kirolean… oinarritu naiz.

         Pertsonalki, datuen bilketa interesgarria iruditu zitzaidan, argazki asko baititut neure bizitzan zehar ateratakoak, aita argazki zalea baita, eta hauei begirada bat ematea noizbait asko gustatzen zait. Beraz, erosoa izanda errazagoa ere egin zitzaidan eta berehala, banituen 6-7 argazki mahi gainean.

1 ETAPA: DATUAK ANALIZATU

                Behin bakoitzak bere argazkiak eta “materialaren” bilketa egina genuela, elkarrizketa bat mantendu genuen eta hauxe mugikorraren bitartez grabatu genuen. Elkarrizketa hau burutu ahal izateko, irakasleak galdera batzuk proposatu zizkigun, haiei erantzunez eztabaida eta ideien partekatzea sortzeko. Hala ere geure taldean behintzat elkarrizketa libreagoa izaten bukatu zuen eta puntu irekiago batzuetaz hitz egiten bukatu genuen, adibidez: ea nondik ikasten dugun gehien geure bizitzan zehar, eskolan edo familiarekin? Galdera honek eztabaida polita sortu zuen eta konklusio oso garrantzitsuak atera genituen.
            
        Ondoren aingerurekin bildu ginen eta konklusioez hitz egin genuen, bakoitzak pertsonalean nondik ikasi duen gehien bere bizitzan zehar eta zer ikuspegi duen eta gero oro har taldeak zer pentsatzen zuen ere laburtu genuen. Elkarrizketa hau ere mugikorraren bitartez grabatu genuen beste audio bat bezala.

                   Hona hemen audioaren linka: Ideien elkartrukea

2.ETAPA: DATUAK ANTOLATU
            

                   Hauxe izan da antolaketaren emaitza:



3 ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU
        2. Etapan ikusi ahal izan duzuen bezala, fondo urdin argia erabili dut, izan ere, puntu alai hori eman nahi izan diot neure kartografiari, argitasuna era berean errepresentatuz. Gero, lau multzo nagusitan banatu dut: familia, lagunak, kirola eta Galizia eta haien erdian neure argazki bat jarri dut, izan ere, guzti horiek neure osagarriak dira gaur eguna naizena izateko. Hona hemen bakoitzaren azalpen labur bat:         
            
FAMILIA

       Nire ustez, hau da faktore garrantzitsuenetako bat, izan ere, familiatik ikasten ditugu balorerik garrantzitsuenak, txikitatik garatzen ditugunak eta geure buruetan esperientzia sortzen hasten direnak. Gainera, nire kasuan gurasoen, aitonen, osaben… parteko maitasunak sentsazio espezial bat sentitzea egiten dit eta horrek bihurtzen du faktore hain garrantzitsua, faktore nagusia hain zuzen.
           
 LAGUNAK

       Beste aldagai garrantzitsuenetako bat lagunak dira, eguneroko bizitzan pisu handia dutenak eta familiak erakusten ez dituen balore batzuk barneratzea ahalbidetzen duena (adiskidetasuna, familiatik kanpo maitasuna eta konpromisoa. Neure kasuan egunerokoan eta betikoak diren lagunez gain, udan joaten naizen herriko lagunei ere eskaini diet hutsune bat neure kartografian, izan ere, gauza oso garrantzitsuak erakutsi dizkidate (distantzian fideltasuna, maitasuna eta euskarria posible direla eta nahiz eta urrun egon jendea ez dela ahazten adibidez) eta 2.go familia bat bezala dira niretzat.
            
KIROLA
           
             Kirolari ere eskaini diot lekua, adierazteko pisua izan duela neuretzat, izan ere, jendeak uste du kirola sinpleki konpetentzia kontua dela edo, baino hori ez da inolaz ere zuzena. Kirola askoz haratago doa, pertsonetan influentzia handia du eta asko erakusten du, pertsonalki balore asko xurgatu ditut honetatik eta eskertzeko asko daukat, ez soilik zoriontasun aldetik edo gustuko dudalako, baizik eta balore adierazgarriak bereganatu ditudalako honi esker; konpromisoa, esfortzua, konstantzia, lana, laguntasuna, burua ez jaistea esaterako.
            
ESKOLA
            
         Honen inguruan eztabaida luzea eduki genuen audioa grabatzerakoan, eta bat egiten genuen esatean eskolak erakutsi erakusten duela baino pisu handiagoa duela familiak txikitatik transmititzen duena, edo lagunekin ikasten dena urteak pasa ahala, balio horiek garrantzitsuagoak direla bizitzan aurrera egiteko eta pertsona on bat izateko. Baita era ideia orokor bat zera izan zen, eskolan ikasten dena teorikoki ona dela baino praktika aldetik asko dagoela hobetzeko, izan ere, pentsatzen dut eta kasu honetan neure taldeak ere, praktikak izugarrizko garrantzia duela, eginez ikasten baita.
            
GAUR EGUN


        Kartografiaren erdian gaur egun neure bizitza zertan datzan laburtu dut bi irudirekin: magisteritzako unibertsitate eskola (magisteritza ikasten ari bainaiz) eta nire laneko kontratua (nire lehen lana, akademia batean ari naiz klaseak ematen). Gainera inguruan jarri ditudan argazki guztiak gezi batekin bi argazki hauetara lotu ditut, lehen aipatu bezala, hauek denak osatzen nautelako eta agur egun naizena osatzen dutelako.
                
             Kartografiatik kanpo utzi dudana ez du esan nahi garrantzitsua ez denik, baizik eta pisu gutziago eduki duela, baino aldi berean garrantzitsua da naizena izateko eta bereganatu dudana bereganatu ahal izateko (bidaiak esaterako).
                    
            Amaitzeko esan, neure irakasle perfila umeekin konektatzen duen irakasle baten perfila dela, pautak markatuta konfiantza ahalbidetuko duena, eta umeen mailan jarriko dena, ez irakasle bat besteen gainean dagoena. Gainera umearen ideien garapena eta bera gai izatea arazoei aurre egitea oso garrantzitsua iruditzen zait, haiei nolabait "kontrola emanik".




2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena


Nola egiten diozu aurre ikerketari?

Interes handiarekin, izan ere, ikerketaren presentazioaren ondoren argiago geratu zait honen nondik norakoa eta bakoitzak bere bizipenak azaltzeko eta irudikatzeko metodo oso egokia eta polita iruditzen zait. Kontuan hartu behar da guztion bizitza desberdina dela eta horrek ikerketa dibertigarriagoa bihurtuko du.

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Zeintzuk izan dira nire ibilbidea baldintzatu duten irizpide nagusiak?

Ados al nago hartutako erabakiekin?

Zeintzuk izan dira bizipen politenak?

Eta gehien markatu nautenak?

Zeintzuk izan daiotezke erronkak?

Gure bizipenak eta bizitzan zehar lortutako esperientziaren iturriak ondo enfokatuko dituen kartografia interesgarri eta polit bat sortzea.

Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Akademia batean egiten dut lan unibertsitatetik kanpo lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei klaseak ematen eta laguntzen, beraz, horrekin lortzen hari naizen esperientzia lagungarria izan daitekela uste dut.

Zer espero duzu ikastea?

Nire bzizipenak eta besteenak baloratzen ikastea eta batez ere honen balioa irakaskuntzan ikustea eta erabiltzen lortzea.

2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena